…ETA AMAIERARA HELDU ARREN (…Y AUNQUE LLEGUES AL FINAL) (475)

Pauso galdutara daraman bidearen bila zabiltza,
inora eramaten duten pausoak.
Bizi ez zarenean, gauak idazten dizkizu
angustiazko eta antsietatezko bertso-lerro mingotsak.

Bakardade- eta beldur-uneak dauzkazu
argi ospel batek traizioz seinalatzen zaituenean.
Bizitako eszenen esaldi galduak negartzen dituzu,
abesti baten orrialde ahaztuen artean.

Eta amaierara heldu arren, gauak geldituko zaitu.
Eta ikaratu egiten da nire arima, biluzik eta isila,
itsasoko urak bezala.

Nire bizitza jasanezin egiteko esaten duzuna egiten duzu,
zure oinen aurrean belauniko jarrita egoteagatik.
Eta amaierara heldu arren, itzalek harrapatuko zaituzte.
Eta ikaratu egiten da nire arima, lasaia eta isila,
itsasoko urak bezala.

Fuente de la imagen

Beti minduta, triste ibiliko da zure bizitza noraezean,
akats batek haurtzaroa suntsitu zizula jakiteagatik.
Eta amaierara heldu arren, gaua ez da bukatuko
eta ikaratu egiten da nire arima, epela eta tentatua,
itsasoko urak bezala.

Eta amaierara heldu arren, gauak geldituko zaitu
eta ikaratu egiten du nire arima, biluzik eta isila,
eta amaierara heldu arren, gaua ez da bukatuko
eta ikaratu egiten du nire arima, biluzik eta isila,itsasoko urak bezala.

Eta orain amaiera heldu dela, gaua ez da hilko,
nire arima ikaratuz, biluzik… bainatua,
itsasoko uren artean…

*Traducción libre escrita en euskera por Naia Ostaikoetxea de la canción “Y aunque llegues al final”

Foto del avatar

Icaro (189)

Generación del '77. Nacido en Reggio Emilia y criado en Asturias. Enamorado de la música; de mi mujer, Elena y de mi niña, Gaia. Apasionado del cine de terror, la ciencia ficción, la montaña, la fotografía y la comedia. Letrista de grupos pop, rock y metal desde Octubre de 1999.

Deja un comentario

Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial